Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna:
Espainiako Gotzainen Batzarra
Xedea:
Webgunearen kudeaketa
Eskatutako zerbitzuen ematea ahalbideratu
Legitimazioa:
Interesatuaren berariazko baimena
Hartzaileak:
Ez zaizkie hirugarren batzuei lagatzen, interesatuaren berariazko baimenik ezean.
Eskubideak:
Sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, prozesamendua mugatzeko, mugitzeko eskubidea eta datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehigarrian zehaztutako beste hainbat eskubide.
Datu pertsonalen babesa
Hona hemen ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRARI aurkeztu dizkiozun datu pertsonalen prozesamenduari buruzko informazio gehiago.
Nor da zure datu pertsonalen prozesamenduaren arduradun?
ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRA, R2800387-I I.FK. zenbakiduna, Añastro kalea, 1. 28033 Madril, helbidea eta info@conferenciaepiscopal.es helbide elektronikoa duena, aurrerantzean, EGB.
Zergatik arduratzen gara zure datu pertsonalen babesaz?
EGBak, honako honen bitartez, agurtu eta esker ona adierazi nahi dizu berak eskainitako zerbitzuen inguruan erakutsitako jakin-minagatik. EGBarentzat, funtsezkoa da bere Erabiltzaileen eta beren zerbitzuen inguruan interesa erakutsi duten gainerako pertsonen datu pertsonalen pribatutasuna. Horregatik, datu pertsonalen babesean eta emandako informazioaren segurtasunean arduratsu jokatzeko konpromisoa dugu, gure Erabiltzaileei ahalik eta arretarik onena eskaini ahal izateko.
Halaber, ezinbestekoa da gure Erabiltzaileek guregan jarritako konfiantzaren berme izango diren kalitatezko zerbitzuak eskaintzea eta, horregatik, gogobetetasun- eta konfiantza-maila altuagora iristeko, EGBak datuen babesaren kudeaketarako sistema ezarrita du, arlo honetan indarrean den legeria betetzea bermatuz eta, beti ere, etengabeko hobekuntza bilatuz.
Datu-prozesamendua, kategoria hauetan egiten da:
Zein da web orrialdearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalen prozesamenduaren helburua?
EGBak web orrialdearen bitartez emandako informazioa prozesatu egiten du Webgunearen kudeaketa errazteko: web bidezko erabiltzaile eta zerbitzuak, jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eman, mezuak igorri, eta EGBak eskainitako zerbitzuen kontratazioa erraztu.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak, interesatuak EGBarekin duen hartu-emanak irauten duen eta indarrean den bitartean, eta ezabatzea eskatzen ez bada, gordeko dira. Informazioa gehienez bost urtez gordeko da, epe hori hartu-emana bukatzen denean hasten delarik, eta epe hori amaitu aurretik interesatuak ezabatzea eskatzen ez badu, ezarpenetik eratorritako arau desberdinek legez ezarritako epeen kalterik gabe.
Merkataritza-harremanik ez denean, informazioa urtebetez gordeko da..
Non datza zure datu pertsonalen prozesamendurako zilegitasuna?
EGBak zure datu pertsonalen prozesamendurako duen zilegitasunaren oinarria harremanerako formularioan agertzen den laukia aukeratuz zeuk emandako berariazko baimenean datza.
Zure datu pertsonalen prozesamendurako lege-oinarria EGBak emandako zerbitzuen gauzatze zuzena da, hau da, bere jardueraren barruan ekintzen jarraipena, kontrola eta kudeaketa egitea. Jarduera edo zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioak eman duzun baimenean oinarrituta daude, baimen hori baztertzeak zerbitzu nagusien gauzatzea inoiz baldintzatzen ez badu ere.
EGBak baimena eska diezazuke zure datu pertsonalen prozesamendurako EGBak eskaintzen dituen eta zuretzat interesgarri izan daitezkeen zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioa bidaltzeko.
Nori helaraziko zaizkio zure datuak?
EGBak ez dizkie bere titularren datuak hirugarren batzuei lagako bere berariazko baimenik gabe..
Zein eskubide duzu datuak ematen dizkiguzunean?
Interesatuek euren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute. Gainera, datu oker edo zehaztugabeak zuzentzea eska dezakete edo, dagokionean, ezabatzea, besteak beste, datuak ezinbesteko ez direnean batu zirenean egotzi zitzaien xedeetarako.
Beren egoera partikularrari lotutako arrazoiak direla-eta, interesatuek beren datuen prozesamenduaren mugaketa eska dezakete, eta kasu horretan balizko erreklamazioen gauzatze edo defentsarako baizik ez ditugu gordeko. Era berean, interesatuak beren datuen prozesamenduaren aurka ager daitezke eta, horrelakoetan, EGBak informazioa prozesatzeari utzi egingo dio, bidezko arrazoiengatik, edo balizko erreklamazioen gauzatze edo defentsarako ezinbestekoa denean izan ezik.
Interesatuek beren datu pertsonalak mugitzeko eskubideaz baliatzea ere eska dezakete guztien erabilerarako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan, eta prozesamenduaren beste arduradun bati helarazi, aurretik eman izan zaizkion arduradunak eragozpenik jarriko ez duelarik.
Beren eskariak, ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRA, Añastro kalea, 1. 28033 Madril, helbide postalera edo dpo@conferenciaepiscopal.es helbide elektronikora bidal ditzakete, NAN edo Pasaportearen kopiaren bidez beren nortasuna egiaztatuz.
Informazio- eta Merkataritza-Sozietatearen zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, EGBak emandako helbide elektronikoetara merkataritza-mezuak bidal diezazkizula jakinarazten dizugu. Erabiltzaile edota interesatuek beren-beregi ematen dute baimena xede horretarako. Delako baimen hori, edozein unetan atzera bota dezakezu, goian jarritako helbide arrunt edo elektronikora mezua bidaliz.
Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?
AEGBean prozesatzen ditugun datuak interesatuak berak emandakoak dira.
Zure datu pertsonalen prozesamendurako baimena eman diguzun bezala, edozein unetan baimen hori atzera botatzeko eskubidea duzu.
Era berean, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere baduzu.
ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA WWW.DONOAMIIGLESIA.ES ATARIAREN BIDEZ EGINDAKO DOHAINTZEI DAGOKIENEZ
Pribatutasun-politika honek www.donoamiiglesia.es web atariaren bidez jasotzen diren datuak, jasotako datuok zein helburutarako diren eta indarrean diren datuen babeserako europar eta espainiar araudien arabera erabiltzaileak dituen eskubideak deskribatzen ditu.
Erabiltzaileek oinarrizko eskubidea dute, hala nola, beren datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabil daitezela eta sarean beren segurtasuna babes dadila.
Informazio- eta Merkataritza-Sozietatearen zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, ESPAINIAKO GOTZAINAN BATZARRAK (EGB) www.donoamiiglesia.es webgunearen bidez dohaintza egitean edo informazioa eskatzean emandako datuak EGBaren fitxategian sartuko direla jakinarazten dizu.
Dohaintza gurekin egitean, zure izena, generoa, helbidea, telefonoa eta harremanetarako beste hainbat zehaztasun galdetzen dizugu. Legeak urteroko dohaintzen eta dohaintza-emaileen zerrenda Zerga-agentziara bialtzeko agintzen digu. Horregatik, zerga-arintzea nahi duen laguntzaile ororen nortasun agiria ezinbestekoa dugu. Zerga-agentziari daturik eman nahi ez badiozu, ezeztatzeko aukera ematen dizugu.
Kreditu-txartelaz ordaintzen baduzu, datuak kodifikatu eta gure ordainketa-erakundeari transferituko zaizkio.
Zure datu pertsonalak dohaintza kudeatzeko eta erakundeari buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko dira bakarrik eta, sexu eta jaiotza-datari buruzko datuak, estatistika-perfilak egiteko.
Zure dohaintza baieztatzeko ere erabiliko ditugu zure datuak. Edozein dohaintza, posta elektronikoz baieztatuko da automatikoki esker oneko gutunarekin. Sisteman metatutako online dohaintza eta erosketa guztien laburpena eska dezakezu.
Informazioa edo laguntza eskatzen diguten pertsonen erregistroa gordetzen dugu beraiekin harremanetan jartzeko edo aurrerantzean informazio gehiago emateko. Hala ere, datu horiek ez zaizkio inori ezagutzera ematen laguntzailearen berariazko baimenik gabe, eta ez dira beste ezertarako erabiltzen.
Zuri buruzko edozein datu pertsonal bakarrik EGBaren barruan erabiliko da eta ez zaie hirugarren batzuei emango, web orrialdean eskuratzea burutu ondoren, agerkarien banaketarako ezinbesteko direnak (izena, abizena eta helbidea) izan ezik.
Dohaintzak egiteko darabilgun formularioa Secure Server Software (SSL) sistemaz baliatzen da, hau da arriskurik gabeko transakzio finantzarioak bermatzen dituen industria-arauaz. Gailu honek informazio pertsonal guzti-guztia kodifikatzen du, banku-datuak, izena eta helbidea barne, ibilbide zibernetikoan inork irakur ez dezan. Orrialdea segurua denean, gure formularioa kasu, Mozilla Firefox, Google Chrome, Safari eta Microsoft Internet Explorer bezalako nabigatzaileek izaten den kandaduaren ikonoa itxita agertzen da edo giltza osorik agertzen dira, bakarrik nabigatu egiten denean agertzen duten irudi irekiarekin alderatuz.
Webgunearen bidez datuak ematean, delako datu horiek aipatutako xedeetarako erabiltzeko baimena ematen duzu. Halaber, gure ekintza eta kanpainei buruzko informazioa emailez nahiz posta arruntez bidaltzeko baimena ematen duzu. Publizitaterik jaso nahi ez baduzu, jakinaraz iezaguzu 'info@conferenciaepiscopal.es' helbidera mezua bidaliz.
Sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, aurka agertzeko, mugatzeko eta mugitzeko eskubideak gauzatu ahal izateko, bidali eskariak ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRARI Añastro kalea, 1. 28033 Madril posta-helbidera edo dpo@conferenciaepiscopal.es helbide elektronikora, NANaren edo Pasaportearen kopia aurkeztuz nortasuna zuzen egiaztaturik.