1. NORTASUN-DATUAK
1.1. ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRA (aurrerantzean, EGB) erakundeak Madrileko Añastro kaleko 1. zenbakian -28033 posta-kodea- du egoitza eta R-2800387-I IFKa dauka. Harremanetarako telefonoa, (34) 91 343 96 00 da eta faxa, (34) 91 343 96 02. Harremanetarako helbide elektronikoa, info@conferenciaepiscopal.es
2. ERABILERAREN XEDE ETA DE EREMUA
2.1. Hauek dira «conferenciaepiscopal.es» domeinu pean dauden webguneen eta EGBri lotutako beste hainbaten (aurrerantzean, “Webgunea”) sartzea, nabigatzea eta erabiltzea arautzen duten baldintza orokorrak (aurrerantzean, «baldintza orokorrak») eta bere edukien (aurrerantzean, «edukitzat» joko dira: idazkiak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, software, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpen eta berriak, eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko hitzarmenek babestutako beste edozein sorkuntza) erabileratik eratorritako erantzukizunak. Horiek edozein izanik ere, EGBak Webgunearen bitartez Erabiltzaileei beren-beregi eskainitako zerbituen erabilera edota kontratazioa arautuko duten baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu.
2.2. Erabiltzailea Webgunean sartzen bada edo Webguneaz baliatzen dada, EGBak Webgunera sartzen den une bakoitzean argitaratuta izango dituen eta Erabiltzaileek eskuragarri izango dituzten baldintza orokorrekin bat egiten duela ulertzen da. Ondorioz, Erabiltzaileak baldintza orokorrak arretaz irakurri ondoren, onartu egingo ditu.
2.3. Alde horretatik, Erabiltzailetzat joko da, Webgunean sartzen dena, bertan nabigatzen duena edo Webgunearen bitartez garatutako zerbitzu eta jarduera doako edo kostu bidezkoetan parte hartzen duena.
2.4. Halaber, Webgunearen bitartez, EGBak hirugarren erakunde batzuk gaitu ahal izango ditu beren zerbitzuak jakitera eman edo eskain ditzaten. Kasu hauetan, ez da EGBaren ardura izango zerbitzu hauek hirugarren batzuek erabiltzen, ezartzen edo kontratatzen dituztenean baldintza orokor eta partikularrak ezartzea eta, beraz, ezin izango da horien arduraduntzat hartu.
2.5. EGBak emandako berariazko zerbitzu horiek erabili edota kontratatu aurretik, Erabiltzaileak arretaz irakurri beharko ditu EGBak beren-beregi helburu horretarako sortutako baldintza partikularrak. Berariazko zerbitzu horien erabilerak edota kontratazioak erabiltze edota kontratazio hori gertatzen den unean EGBak argitaratutako bertsioan arautuko dituzten baldintza partikularrak onartzea eskatzen du.
3. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALARI LOTUTAKO ESKUBIDEAK
3.1.EGBa, talde-lanaren edo edozein eratako edozein lan edo zerbitzuren egile bezala, Webgunearen jabetza intelektual eta industrialari lotutako eskubideen titularra da, eta haren bitartez eskuragarri dauden edukiei buruzko jabetza intelektualaren, industrialaren eta irudienaren titularra da edo beren gaineko dagokion lizentzia du.
3.2. Erabiltzailearen sartze edo nabigazioak ez du inoiz ekarriko EGBaren aldetik eskubide horiei uko egitea, transmisioa, lizentzia edo lagapen erabateko edo partziala.
3.3. Ondorioz, debekatuta dago egile-eskubideen («copyright») oharra edo EGBraren edo edukietara erantsitako bere titularren identifikaziorako beste edozein datu, edo babes-gailu tekniko, hatz-aztarna edo edukiek barne har dezaketen edozein informazio- edota identifikazio-mekanismo ezabatzea, saihestea edo manipulatzea.
3.4. Halaber, debekatuta dago Webgunean jasotzen diren edukiak, osorik edo edukietako batzuk, aldatzea, kopiatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, errepikatzea, jendaurrean jakinaraztea, bigarren argitalpena edo gehiago egitea, artxiboak kargatzea, korreoz bidaltzea, helaraztea, erabiltzea, baliatzea edo edonola banatzea, EGBak, edo kasua bada, dagozkion eskubideen titularrak edo titularrek, beren-beregi eta idatziz emandako baimena izan ezik.
Bereziki, EGBa bere orrialdeen erreprodukzioa aiputzat hartzearen aurka dago beren-beregi, Jabetza Intelektualaren Legearen 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako zehaztapenetan.
4. SARTZEA
4.1. Erabiltzaileak libreki eta doan sar daitezke Webgunera. Dena dela, EGBak edo hirugarren batzuek Webgunearen bitartez eskainitako hainbat zerbitzu edo eduki aldez aurretik kontratatu behar izango da eta horren truke diru-kopuru jakin bat ordaindu, dagozkion baldintza partikularretan zehaztutako eran, eta halakorik balego, eskura jarriko zaizkie argi bereizita.
4.2. Zerbitzuren bat eskuratze aldera, Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu edo datu pertsonalak eman, Erabiltzaileen datu pertsonalen bilketa eta prozesamenduari Webgunean jasotako Pribatutasun-politikan xedatutakoa ezarriko zaie.
4.3. Adin txikikoek debekatuta dute Webgunearen bitartez produktu eta zerbitzuak kontratatzea; behar bezala eta aldez aurretik, gurasoen, tutoreen edo lege-ordezkarien baimena lortu behar dute eta beraiek dira, indarreko legearen arabera, beren ardurapean dauden adin txikikoen ekintzen arduradun.
5. WEBGUNEAREN ERABILERA
5.1. Webguneak barne hartzen dituen edukiak bakarrik azken Erabiltzaileei emango zaizkie. Debekatuta dago edukien baimendu gabeko edozein merkataritza-erabilera edo beren birsalmenta, aldez aurretik EGBaren idatzizko baimenik ezean.
5.2. Webgunean zerbitzuren bat erabiltzeko edota kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, bere ardura da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistroa dela bide, Erabiltzaileari pasahitza emango balitzaio, honek zerbitzu hauetara sarbide izateko pasahitza arduraz erabiltzeko eta isilean gordetzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileak dira EGBak emandako edozein identifikadore edota pasahitzen babes eta konfidentzialtasun egokiaren arduradun eta horien erabilera, aldi baterako edo etengabe, hirugarren batzuei ez lagatzera eta beste inori sarbidea es ematera konprometitzen dira. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, Erabiltzaileak arduratsu ez erabiltzeagatik edo galdu izanagatik pasahitza horretarako darabilen hirugarren ez-legitimo bat zerbitzuez baliatzea.
5.3. Aurrekoaren arabera, Erabiltzailearen betebeharra da, identifikadore edota pasahitzen erabilera desegokia ekar dezakeen edozein gertaera, hala nola, ebastea, galtzea edo baimenik gabe sartzea, EGBari berehala jakinaraztea berehala baliogabetzeko. Delako gertaera horiek jakinarazten ez diren bitartean, EGBa identifikadore edo pasahitzak baimendu gabeko hirugarren batzuek bidegabe erabiltzetik erator daitezkeen edozein erantzukizunetik salbuetsita egongo da.
5.4. Webgunean sartzea, nabigatzea eta erabiltzea Erabiltzailearen erantzukizuna da eta, ondorioz, EGBak edo honek baimendutako norbaitek Webgunearen eta bere edukien erabilerari buruz emandako edozein argibide gehigarri arduraz eta zintzo kontuan hartzera konprometitzen da. Halaber, arren eskatzen zaio, zuzenbidearen aurka doan edo hirugarren batzuen eskubideak urratzen dituen jarrerarik ezagutuz gero EGBari jakinaraz diezaiola, Webguneko bitartekoen bidez, nahiz harremanetarako formularioaren bidez.
5.5. Erabiltzaileak, beraz, arduraz, zuzen eta legez erabili behar ditu edukiak eta, bereziki, ondorengo hauei uko egiteko konpromisoa izango du:
a) edukiak legearen, moralaren eta orokorrean onartuta dauden ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako helburu edo eraginetarako erabiltzeari;
b) erreproduzitu edo kopiatzeari, banatzeari, komunikazio publikorako edozein bidetatik jendea sartzeari, edukiak eraldatu edo aldatzeari, delako eskubide horien titularraren baimena izan ezean edo jarduera hori legez baimenduta egon ezean.
c) edukiez eta, bereziki orrialdearen edo zerbituen bitartez lortutako edozein informazioz, publizitatea, salmenta zuzenerako edo beste edozein merkataritza-helbururako mezuak, helburua edozein izanik ere pertsona askori eskatu gabe mezuak bidaltzeko baliatzeari eta informazio hori edozein modutan komertzializatzeari edo jendarteratzeari
6. DATU PERTSONALAK
6.1. Erabiltzaileak baimena ematen dio EGBari bere datu pertsonalak erabil ditzan, Webgunearen bitartez eskatutako zerbitzuak eman ahal izateko. Erabiltzaileak beren-beregi baimentzen du bere datuak hirugarren batzuei lagatzea, hori zerbitzua emateko beharrezkoa izanez gero.
6.2. Erabiltzaileak baimena ematen dio EGBari eta dagokien hirugarrenei mezu elektronikoak bidal diezazkioten aurreko paragrafoan aipatutako helburuari lotutako jarduera, produktu eta zerbitzuen berri emanez.
6.3. Erabiltzaileen datuak EGBaren fitxategietan gordeko dira, eta hark edozein unetan gauzatu ahal izango ditu sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko, aurka egiteko, mugatzeko eta mugitzeko eskubideak, bere nortasuna egiaztatuz eta idatziz ESPAINIAKO GOTZAINEN BATZARRERA joz, Añastro kalea, 1. 28033 Madril helbidera edo dpo@conferenciaepiscopal.es helbide elektronikora mezua bidaliz
7. ERANTZUKIZUN ETA BERMEAK
7.1. EGBak ez du bere Webgunearen bitartez eskain ditzakeen zerbitzuen eta zabal dezaken informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiatasuna edo zehaztasuna bermatzen.
7.2. Ondorioz, EGBak ondorengo hauek ez ditu bermatzen eta ez da horiez erantzule egiten: (i) Webguneko edukien jarraitutasuna; (ii) ez eduki horietan akatsik ez izatea, ezta gerta litekeen edozein akats zuzentzea; (iii) Webgunean edo hornitzen duen zerbitzarian birusik edo gainerako osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) Webgunearen zauriezintasuna edota bertan hartutako segurtasun-neurrien erasoezintasuna; (v) Webguneko edukien erabilgarritasun edo errendimendurik eza; (vi) edozeinek, EGBak Webgunean ezarritako baldintza, arau eta jarraibideak hautsiz edo Webguneko segurtasun-sistemak urratuz, bere buruari edo hirugarren bati eragin diezazkiokeen kalte-galerak.
Dena dela, EGBak, bere ahalmenak eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birus edo bestelako osagai kaltegarririk egotea eta Erabiltzaileei helaraztea saihesteko ezinbesteko neurriak hartu dituela adierazten du.
8. IRAUPENA ETA ALDAKETA
8.1. EGBak hemen jasotako zehaztapen eta baldintzak erabat edo neurri batean aldatu ahal izango ditu, edozein aldaketa baldintza orokor hauek agertzen diren erara edo Erabiltzaileei zuzendutako edozein mezuren bitartez argitaratuz.
8.2. Baldintza orokor hauen iraupena, beraz, bat dator ikusgai dauden denboraldiarekin, erabat edo neurri batean aldatu arte, eta ordutik aurrera aldatutako baldintza orokorren indarraldia kontuan hartuko da.
8.3. Baldintza berezietan jasotakoa kontuan hartu gabe, EGBak edozein unetan bukatutzat jo dezake, geldiarazi, moztu edo eten, aurretik ohartarazi gabe, orrialdeko edukietara sartzea, Erabiltzailearen aldetik inongo kalte-ordainik eskatzeko aukerarik gabe. Iraungipen horren ostean, indarrean jarraituko dute aurretik agertzera emandako baldintza orokor hauetako debekuek.
9. OROKORTASUNAK
9.1. Klausulen goiburukoak informaziorako baizik ez dira eta ez dute baldintza orokorren interpretazioan eragingo, ez dituzte argituko edo gehituko.
9.2. Baldintza orokor hauetan eta berariazko zerbitzu bakoitzaren baldintza berezietan ezarritakoaren arteko desadostasunik egonez gero, azken hauetan ezarritakoa lehenetsiko da.
9.3. Auzitegi edo organo administratibo eskudunen batek baldintza orokor hauetako xedapenen bat edo batzuk, erabat edo neurri batean, baliogabe edo aplikaezin dela/direla ebatziko balu, baliogabetasun edo aplikaezintasun horrek ez du baldintza orokorretako gainerako xedapenetan edo EGBaren zerbituen baldintza berezietan eraginik izango.
9.4. EGBak baldintza orokor hauetan jasotako edozein eskubide edo xedapen ez garatzeak edo gauzatzeak ez dakar horri uko egitea, bere aldetik idatzizko aitortza eta erabakirik ezean.
10. ESKUMENA
10.1. EGBaren eta Erabiltzailearen arteko hartu-emanak ezar daitekeen legerian jasotakoaren arabera zuzenduko dira. Dena dela, edozein auzi ebazteko, EGBak eta Erabiltzaileak, bakoitzak bere aldetik jo dezakeen beste edozein eskumeni beren-beregi uko eginez, Madrileko Epaitegi eta Auzitegien eraginpean jartzen dira berariaz.