Lege-oharra

Lege-oharra

Lege-oharra

www.donoamiiglesia.es (aurrerantzean Webgunea) web orriaren erabilera-baldintzak

Helbide soziala 

Webgunearen titularra ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIA da, Añastro kalea 1. zk. 28033 Madrilen (Espainia) helbideratua eta R2800387I IFKrekin.

Informazio gehiagorako, harremanetarako telefono-zenbakiak eta posta elektronikoak honako hauek dira:

Telefonoa: +34 913 439 600

E-Mail: info@conferenciaepiscopal.es

 

  1. Jabetza intelektuala

Webgunean agertzen diren elementu guztiak (argazkiak, ereduak, ilustrazioak, soinu-bandak, testuak, logotipoak…) ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIAREN jabetza esklusibokoak dira. Debekaturik geratzen da, edozein prozedura erabiliz, eta edozein izanik euskarria eta/edo helburua, Webguneko edukiaren zati edo bat edo bera osorik partzialki edo osorik erreproduzitzea, zabaltzea, argitara ematea, igortzea, aldatzea edo saltzea, edo hura erabiliz eratorritako lanak sortzea.  Era berean, debekaturik geratzen da Webguneko egile-eskubideen, markaren edo beste eskubide esklusiboen ohartarazpenen ezabatzea , eta baita edukiaren kentzea ere.

 

  1. Berme-absentzia

Erabiltzaileek onartzen dute teknikoki ez dela posible Webgunearen erabilgarritasuna %100ean lortzea. ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIAK ez du bermatzen Webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasuna, jarraitasuna eta hutsezintasuna emango denik; horregatik, edozein erantzukizun alde batera uzten du Webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitasun ezarengatik, edo bertan ematen diren zerbitzuen faltagatik, sor daitezkeen edozein motatako kalte-galeren aurrean,  eta baita web orri desberdinetara sartzerakoan gerta daitezkeen akatsen aurrean edo zerbitzuak ematen dituzten web orrietan gerta daitezkeen akatsen aurrean ere.

 

  1. “Link-ak” hirugarrengoen orrietara

ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIAk aukera izango du bere edukian hirugarrengo baten jabetzakoa den edo hirugarrengo batek kudeatuko duen esteka bat gehitzeko, horren bidez Internet bidezko informazioa lortzea erabilgarriagoa gertatzen bada.

 
ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIAk ez du erantzukizunik izango webgune honen edukien eta toki honetatik kanpo kokatzen diren edukien artean egon daitezkeen estekengatik, ez eta toki honetatik kanpo dauden edukietan eman daitekeen edozein adierazpenarengatik ere. Esteka eta adierazpen horiek helburu informatzailea daukate soilik eta, inongo kasuan, ez du esan nahiko ESPAINIAKO AZPEZPIKU-KONFERENTZIA eta web orriaren titularraren artean elkartasunik, onarpenik, merkaturatzerik edo erlaziorik dagoenik.

 

Erabiltzaileek ezin izango dute Webgunera estekarik gehitu ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIAREN aldez aurreko baimena izan ezik.

 

Domeinu (website) honen sarreraren edo erabilpenaren ondorioz eman daitekeen interpretazio edo betetzearekin erlazionaturiko edozein eztabaidaren aurrean, Espainiako Apezpiku-Konferentzia Madrilgo Auzitegien menpe jartzen da.

 

Espainiako Apezpiku-Konferentziaren pribatutasun-politika

pribatutasun-politika honek, jasotzen dituen datuak eta euren helburuak deskribatzen ditu, eta gainera, datu horietan sartu ahal izateko eta horiek eguneratzeko, aldatzeko, ezeztatzeko edo horien tratamenduari uko egiteko eskubidea azaltzen du. 
Erabiltzaileek funtsezko eskubidea daukate beren datu pertsonalak isilpean tratatuak izan daitezen eta beren segurtasuna sarean babestua izan dadin.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa  (LOPD) eta uztailak 11ko 34/2002 Legearen arabera, Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, ESPAINIAKO APEZPIKU-KONFERENTZIAk, Añastro Kalea  1, 28033 Madrilen helbideratua, jakinarazten dizu Webgunearen bidez dohaintza bat egiterakoan edo informazioa eskatzerakoan emandako datuak, gure titulartasunean dagoen eta Datuen Babespenerako Espainiar Agentzian erregistraturiko fitxategi batean gehituak izango direla.

Gurekin dohaintza bat egiten baduzu, zure izena, generoa, helbidea, telefono-zenbakia eta harremanetarako beste datu batzuk eskatuko dizkizugu. Legeak behartzen gaitu urtero egiten diren dohaintzen eta dohaintza-emaileen zerrenda bat Zerga Administraziora bidaltzea.  Horregatik, zerga-arinketa  nahi duen bazkide bakoitzaren nortasun agiria behar dugu. Zure datuak Zerga Administrazioan aurkeztea nahi ez baduzu, datuak ezeztatzeko aukera eskaintzen dizugu. 

Kreditu-txartel bidez ordaintzen baduzu, datuak kodetuak izango dira eta gure ordainketa-entitateetara aldatuak izango dira. 
Zure datu pertsonalak zure dohaintza kudeatzeko eta erakundeari buruzko informazio emateko soilik izango dira tratatuak eta, sexu eta jaiotze-datarekin erlazionaturiko datuak, estatistika-profilak egiteko erabiliko dira.

Zure datuak dohaintza baieztatzeko ere erabiliko ditugu. Edozein dohaintza posta elektroniko bidez baieztatua izango da automatikoki esker-gutun baten bidez. Egindako dohaintza guztien edo sisteman gordetako online erosketen laburpen bat eskatu ahal izango duzu
Informazioa edo laguntza eskatzen diguten pertsonen erregistroa gordetzen dugu haiekin harremanetan jartzeko edo aurrerantzean informazio gehiago eskaintzeko. Haatik, datu horiek ez zaizkio inori jakinarazten kolaboratzailearen baimen zehatz izan ezik, eta ez dira ezta beste helburua batzuetarako erabiliak izango.

Zuri buruzko edozein datu pertsonal Espainiako Apezpiku-Konferentziaren barnean soilik erabiliko da eta ez da hirugarrengoei emango, argitalpen banaketarako beharrezkoak direnak izan ezik (izena, abizenak eta helbidea), baldin eta soilik baldin, web orrian erosketa egin bada. 
Gure dohaintza-inprimakiak Secure Server Software (SSL) sistema erabiltzen du, arriskurik gabeko finantza-transakzioak bermatzeko industriarako araua. Sistema horrek informazio pertsonal guztia kodetzen du, banku-datuak, izena eta helbidea barne, bere bide zibernetikoan ezin izan dadin irakurria izan. Orri bat ziurra denean, inprimaki honen kasuan bezalaxe, giltzarrapoaren zeinua itxita edo giltza oso bat agertzen dute interneteko nabigatzaileek, besteak beste, Mozilla Firefox, Google Chrome, Safari eta Microsoft Internet Explorer, aldiz, nabigatzen gaudenean soilik irekia agertzen da.

 

Zure datuak webgunearen bidez ematean,  azaldutako helburuetarako zure datuak tratatuak izan daitezen eskubidea ematen duzu. Horrela, gure ekintza eta kanpainei buruzko informazioa bidaltzeko baimena ematen duzu, bai emailez bai eta posta arruntez ere. Publizitate-informaziorik jaso nahi ez baduzu posta elektroniko bidez jakinarazi ahal izango duzu: "info@conferenciaepiscopal.es"
Espainiako Apezpiku-Konferentziak bere eskubidea gordetzen du politika hau aldatu ahal izateko eta araudiko aldaketetara egokitzeko. Kasu horietan, Espainiako Apezpiku-Konferentziak orri horretan jakinaraziko ditu egindako aldaketak, horiek praktikan jarri baino lehen, aurrerapen egoki bat kontuan izanik.

Horren aurrean, Datuen Babespenerako Legearen arabera, zuk eskubidea izango duzu datuetan sartu ahal izateko eta horiek aldatzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko; horretarako posta elektroniko bat bidali beharko duzu honako helbide honetara   info@conferenciaepiscopal.es eta Izen-Abizenak, eta gure Datu-Bankuan agertzen den NAN/PASAPORTE zenbakia zehaztu beharko duzu daukazun eskubide hori eskatuz, edo, bestela, Anastro Kalea 1, Madril – 28033 helbideko harreran eskatu ahal izango duzu . 
Bezeroaren arretarako ordutegia: 
8:00etatik 20:00etara astean zehar.
9:00etatik 13:00etara larunbatetan.

 

Scroll To Top